En un lugar de ensueño...

miércoles, 4 de diciembre de 2013

Ene, ene! Euskararen Nazioarteko Eguna!

Beste behin, heldu zaigu abenduaren hirugarrena. Beste behin, Euskararen Nazioarteko Eguna. Oraingoan, ordea, Alemanian harrapatu nau, Heidelberg izeneko ipuinean. Lau hizkuntzatara itzuliriko ipuina. Lau hizkuntzatan bizi naiz. Baina lau puntu kardinalen artean, euskararenak markatzen du iparra.

Gaur bezalako egun berezian, Heidelberg euskaraz zipriztintzea nahi izan dut. Nahi izan dugu, Maialen eta biok. Lierni eta Maialen. Euskararen Nazioarteko Eguna. Izenak berak dio, euskara mundura zabaltzea, euskara munduan entzutea, munduaren ahotan jartzea.

Horregatik, gure hizkuntza inguratzen gaituzten ikasle mundutarren ahotan jarri dugu. Mikel Laboa, munduaren ahotan. Izarren hautsa.

Espero dut gustuko izango duzuela, eta gogora dezazuen euskararen eguna gaur, bihar eta etzi izanen dela. Zorionak, euskara! Mundiala haiz! Eta zuk ere euskara mundura zabaldu nahi baduzu, hemen aukera zure mezua bidaltzeko.


Esker mila, vielen Dank.
 
Keisha (Barbados)
Amanda (Ameriketa)
Kellen (Ameriketa)
Michael (Australia)
Fernando (Kordoba)
Dylan (Irlanda)
Iñigo (Mungia)
Rut (Bartzelona)
Sergio (Italia)
Will (Malaga)
Aaron (Kanada)
Kerim (Alemania)
Zoli (Hungaria)
Giovanni (Italia)
Cristina (Extremadura)
Maria Jose (Tortosa)
Andrea (Alemania)
Bruno (Brasil)
Carolyn (Alemania)
Rahel (Alemania)
Dabin (Korea)
Isabel (Madril)


Auf Wiedersprechen!

No hay comentarios:

Publicar un comentario